sábado, 23 de marzo de 2024

EUSKAL ASTEA

 Aste honetan Euskal Astea ospatu dugu gure eskolan eta ekintza asko egin dugu, hala nola herri kirolak, korrika, mago ikuskizuna, zunba, hitzaldiak, tailerrak... Primeran pasatu dugu!

Mila esker ekintza hauek aurrera eramateko parte hartu duten familiei, irakasleei eta zuzendaritza taldeari.

Orain, oporretaz gozatu eta bueltan ikusiko gara!






 

lunes, 18 de marzo de 2024

KORRIKA TXIKI

Martxoaren 15 ean, ostirala, Tiboli eskolak, inguruko beste eskola batzuekin batera, Etxebarria parkean korrika txikia egin genuen.

Tibolina ere gurekin etorri zen, eta 6. mailako ikasle batekin eskola osoaren izenean lekukoa eraman zuen.

Beste guztiok haien atzetik joaten ginen korrika gure eskolaz eta hizkuntzaz harro.

HARRO, HERRI, KORRIKA! 









jueves, 14 de marzo de 2024

TIBOLI ESKOLAKO LORATEGIA

1.zikloko ikasleak LANDAREAK proiektuan murgilduta jarraitzen dugu eta aste honetan gure lorategia eraiki dugu.

Hasiera batean, plastikozko botilak birziklatuz prestatu ditugu loreontziak. Gero, nartzisoak, tulipak,  zintak,  lehoi hortzak... landatu ditugu, baita indabak, dilistak eta kipulak ere!

Orain gure ardura izango da horiek zaintzea udaberrian Tiboli eskola lorez eta landarez bete dadin!!!


                                                      




domingo, 10 de marzo de 2024

MARTXOAK 8


Tiboli eskolan Martxoak 8 ospatu genuen. Aurten komunen erabilera izan zen gaia eta guztion artean GURE DEKALOGOA egin genuen eta txoko morean jarri genuen.




CASILDA ITURRIZAR PARKEA



 Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak LANDAREAK proiektua lantzen ari gara eta haien mundua hobeto ezagutzeko ostegunean, hilak 7, Casilda Iturrizar parkera joan ginen.

Han, zuhaitzak, batzuk fruituekin, beste batzuk loreekin, zuhaixkak, belarrak, loreak...ikusi genituen eta gero gehien gustatu zitzaizkigunak marraztu genituen klasean aztertzeko. 

Lan ederra benetan!!!






sábado, 10 de febrero de 2024

INAUTERIAK !!!


 Otsailaren 9an inauteriak ospatu genituen Tiboli eskolan.

Aurten " Garai ezberdinetako janzkera Historian zehar " izan zen gaia eta horregatik erromatar, egiptoar, printzesa, zaldun , hippy ... asko etorri ziren eskolara. Ikusteko mozorroak!!!

Iaz bezala kalejira egin eta Moraza plazan dantza erakusketa egin genuen. Familiak inauteriez gozatzera gonbidatuta zeudenez oso ondo pasatu genuen guztiok elkarrekin.

Amaitzean eskolara bueltatu ginen, txokolate gozoa hartu eta festarekin jarraitu genuen dantzan eta jolasean. Egun ederra !!!





domingo, 24 de diciembre de 2023

GABONAK


Hilaren 21a oso egun berezia izan zen Tiboli eskolan, oporrak hartzeaz gain, Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso genuelako.

Funikular plazara joan ginen lehenik Gabon kantekin harrera egitera eta gero eskolara itzuli ginen haiekin txokolate bero bat hartzera. Bukatzeko opariak banatu zizkiguten eta urte berrirako aholku onak eman zizkiguten.

Ah, Egun polit hau gogorazteko argazkiak ere atera genituen. BEGIRA zein eder geunden!