Aste honetan Amaia Arrazolaren marrazkiekin egindako liburuak amaitu ditugu: ALEGIAZKO ANIMALIAK .
Hori bai, guk egin dugu gure erara! Primeran gelditu zaizkigu
Aste honetan Amaia Arrazolaren marrazkiekin egindako liburuak amaitu ditugu: ALEGIAZKO ANIMALIAK .
Hori bai, guk egin dugu gure erara! Primeran gelditu zaizkigu
Astelehenean, 1. mailako ikasleok Bilbo hiria eraiki dugu!
Oso hiri alai eta koloretsua gelditu zaigu.
Hona hemen gure hiria!
Ostiralean oso gauza bitxia gertatu zitzaigun.
Lehenik eta behin, azenarioak desagertzearen erruduna nor izan zitekeen erabaki ondoren, berarekin argazki bat atera genuen (disimulu handiz).
Gero mezu bitxi bat jaso genuen.
Arratsaldean kutxa batean sartu genuen gure argazkia. Handik irten eta minutu batera itzuli ginen ondo egin genuela ziurtatzeko eta... argazkia ez zegoen!
Arraroa da ala ez?
Badakizue nor den Amaia Arrazola?
Gu hari buruzko lan bat egiten ari gara. Oso animalia bereziak sortzen ari gara.
Amaitutakoan, nola geratu zaizkigun kontatuko dizuegu.
Bi aste daramatzagu BIZAR-ITSU piratari ALTXOR bat aurkitzen laguntzen.
Nola laguntzen diogu? Oso erraz: IRAKURTZEN.
Bakoitzak mapa bat daukagu eta bertan aurrera egiten dugu irakurtzen dugun liburu bakoitzarekin.
Ostiralean gauza bitxi bat gertatu zitzaigun. Azenario zati batzuk aurkitu ditugu gelan. Ez dugu oso argi zer gertatu den, baina uste dugu untxiak gure eskolan dabiltzala. Azenarioen lapurretaren susmagarriaren bila ere ari gara.
Gaur, martxoak 8, hainbat emakumeren inguruan aritu gara lanean. Haietako batzuk ezagutzeaz gain ikusi dugu, Bilbon oso kale gutxik dutela emakume-izena; beraz, guk proposatu dugu izen bat edo beste.