jueves, 11 de abril de 2019

BASERRIAN AMETS

Asteazkenean  antzezlan  bat ikusi genuen  :BASERRIAN AMETS.
Izenburuak dioen bezala istorioa  baserriaren bizitzari buruzkoa zen Baserriko animaliak,  landareak eta eskeintzen dizkiguten produktuen garrantzia azaldu ziguten ,bertako eta momentuko elikagaia erabiltzearen onurak aipatzen zirelarik.


MENDIAK

Astelehenean ere  Arturo eta Jaione , Teoren gurasoak, mendiei buruz hitz egitera etorri ziren.
Mendien inguruan hainbat gauza ikasi genuen . Baina horretaz gain mendian erabiltzen ziren materialak ere ekarri zituzten guk ikusteko eta "erabili" ahal izateko.

MAPAK

Asteartean , Apirilak 9, Ignacio ,Maialenen aita,  etorri zen gure gelara eta mapeei buruz hitz egin zigun.
Gauza asko ikasi genituen : mapak zertarako erabiltzen ziren, nolakoak ziren antzinako mapak ...
Benetan harrigarriak iruditu zitzaizkigun haietako batzuk!


HIPERKONEKTATUTAKO KOLOREAK

Aste honetan SAFera joan gara. 
Bertan HIPERKONEKTATUTAKO KOLOREAK izeneko tailerra egin dugu.
Lehenengoz  orri batean  marrazkiak egin ditugu kolarekin.
Ondoren gatza bota dugu kolaren gainean.
Bukatzeko margo tantak bota ditugu gatzaren gainean eta...koloreak " konektatu" egin dira irudi politak eratzen.

KAZETARITZA TAILERRA

Asteazken  goizean Ane Belaustegigoitiarekin KAZETARI TAILERRA izan genuen.
 Gelako talde bakoitzak aukeratu zuen kurtso honetan gertatu zaigun berriren bat.
Lehenengoz izenburua asmatu genuen.
Ondoren berria idatzi genuen eta berarekin lotuta zegoen marrazki bat egin genuen. 

URA

Bigarren KONTSUMO tailerra URA izan da. 
Uraren garrantziaz hitz egiteaz gain "antzerkitxo" txiki bat egin dugu URAREN ZIKLOA azaltzeko.
Horretaz gain URAREN ERABILERAK lantzeko jolas bat ere burutu dugu.
Bukatzeko esperimentu bat egin dugu ikusteko nola garbitzen den ura.


LITXARRERIAK

EUSKAL ASTEAN eta beste ekintza askoren artean KONTSUMO TAILERRAK izan ditugu. 
Haietako batean litxarreriak egin genituen. Baina guk egindako litxarreriak naturalak eta osasungarriak izan ziren.