lunes, 12 de diciembre de 2022

INDIA

 INDIARI buruz gehiago jakin nahi?

Hona hemen lehenengo mailako ikasle batek egindako lana. Adi irakurri!


jueves, 1 de diciembre de 2022

AMABITXI ETA AITABITXIEKIN IRAKURTZEN

 Gaur hirugarren mailako ikasleak etorri dira gure gelara. Gure aitabitxi eta amabitxiak izango dira. 

Gaur liburu bat irakurri digute. Beste egun batean, beharbada, guk erakutsiko diegu zerbait.


Oso ondo pasatu dugu!






viernes, 25 de noviembre de 2022

AZAROAK 25 TIBOLI ESKOLAN!

 Gaur eskolan azaroak 25 eguna ospatu dugu, Beste ekintza batzuen artean puntu more bat egin dugu. Puntu morean marrazkia egiteaz gain zerbait idatzi dugu eta gero TXOKO MOREAN gelditu dira.

Baina TXOKO MOREAN jarri aurretik patioan elkartu gara guztiok "Nere gorputza da" eta "Mari More" abestiak abestu eta dantzatzeko



jueves, 24 de noviembre de 2022

SEVE CALLEJA

 Gaur Seve Calleja etorri da gure eskolara . Liburutegian elkartu gara berarekin . Berak hainbat istorio kontatu digu eta guk bat asmatzeko erronka jarri digu.

Ea ondo ateratzen zaigun!



sábado, 19 de noviembre de 2022

EUSKARALDIA HELDU DA

 Atzo, azaroak 18, hasi zen EUSKARALDIA.

Tibolinak azaldu zigun zenbat jarduera egingo ditugun, eta, gainera, erronka bat jarri zigun.

Baina horri buruz gehiago jakin nahi baduzue, HEMEN SAKATU bigarren mailako ikasleek honen berri emangu digute eta.

jueves, 27 de octubre de 2022

PORROTX ETA ANE PIRATA ESKOLAN

 Gaur bisita izan dugu eskolan. Porrotx eta Ane pirata etorri dira.

Beraiekin abestu eta dantzatu dugu eta primeran pasatu dugu.

Gainera, BIZIPOZA zer den ikasi dugu eta azaroaren 6an auzoan izango den festa batera gonbidatu gaituzte.



BIZIPOZA

 

miércoles, 19 de octubre de 2022

EUSKARAREN ALTXORRAREN BILA GOAZ!!!

 Gaur horma-irudi hau agertu da eskolan, gure pasabidean.

Bertan lehenengo eta bigarren mailako argazkiak ere agertzen dira: gela bakoitzeko ikasleen argazkiak txalupa desberdin batean daude.

ZERTARAKO IZANGO OTE DA?

Informatzen jarraituko dugu



viernes, 14 de octubre de 2022

viernes, 30 de septiembre de 2022

YIJAAA!

Gaur YIJAAA antzeslana ikustera joan gara.
 Hasieran Uzturre plazan izango zela uste bagenuen ere ,azkenean Artxandape ikastolan edin dute. Eskerrak eguraldiarekin zortea izan dugula eta ez garela asko busti.
 Ekitaldia nahiko barregarria izan da.


lunes, 26 de septiembre de 2022

ALFABETOA

Aurten Lehenengo mailako ikasleok izugarrizko lanari ekingo diogu: IRAKURKETA ETA ...IDAZKETARI!
ALFABETO polit honekin hasiko gara!

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!

 Eta  berriro gaude hemen: pozik eta ikasteko gogoz beteta!

Kurtso berri honi HASIERA ematen diogu!


domingo, 29 de mayo de 2022

STEAM ASTEA

 Iaz bezala, aurten ere STEAM ASTEA  ospatu dugu. Oso gauza ezberdinak eta dibertigarriak egin ditugu: esperimentuak, marmoladoa , jolas matematikoak...

Primeran pasatu dugu!











LEHENENGO ETA BIGARREN MAILAKOAK JOLASTEN

 Joan den astean lehenengo eta bigarren mailakoak elkartu ginen STEAM astean sorturiko jolaseekin jolasteko

Primeran pasatu genuen! Ikusi nahi al duzue? HEMEN sakatu!

domingo, 22 de mayo de 2022

BASERRIRA JOAN GARA!

 Animalien gaiari hasiera polita emateko baserri batetara joan ginen. Oso irteera interesgarria izan zen.

Nahi duzue ikusi zertan ibili ginen? HEMEN sakatu!

miércoles, 6 de abril de 2022

POKEMON LEHIAKETA

 EUSKAL ASTEA  aurrera doa eta guk jarduera desberdinak egiten jarraitzen dugu.

Gaur, malabareak egiten ikasteko aukerarik izan ez dugun arren, POKEMON LEHIAKETA egin dugu.

Hiruhileko honetan euskaraz hitz egiten saiatu gara eta pokemon ezberdinak lortu ditugu.

Gaur haiekin jolastu dugu eta domina politak irabazi ditugu.