jueves, 3 de diciembre de 2020

SABELAK BETE!

 Lan polita egin ondoren indarrak berreskuratzeko , txokolatea eta bizkotxoak hartu ditugu.

Begira ze dotore jarri garen!


EUSKARAREN EGUNA

Gaur EUSKARAREN EGUNA ospatu dugu eskolan.

Beste ekintza batzuen artean eskola apaindu dugu guk asmaturiko esaldi polit hauekin.




domingo, 29 de noviembre de 2020

ANTZINAKO JOLASAK

 Ostiralean antzinako jolas tailerra egin genuen gelan. Gutariko batzuk TIRAGOMAS berezia egin genuen eta besteok BOLA BIHURRIA jolas. Primeran pasatu genuen!





viernes, 27 de noviembre de 2020

MILA ESKER!

 Mila esker  familia guztioi zuen laguntzagatik.

Baina batez ere besarkada handi bat  aitona-amonentzat.

 Asko ikasi dugu haiengandik! Eta ikasi dugun guztia oso interesgarria izan da bene benetan!







martes, 24 de noviembre de 2020

ASTEKO ERRONKA!

 

Joan den astean jarduera berri bati ekin genion. ASTEKO ERRRONKA du izena.

Astero erronka bat gainditu  behar dugu:  galdera bat, esperimentua...

Oraingoz, lehenengoa konpondu dugu, baina pixka bat kostatu zaigu.



domingo, 22 de noviembre de 2020

PENTSATEKA

Aurten, iaz bezala, lehenengo eta bigarren mailako ikasleok astean behin Pentsateka saioa izaten dugu. Saio horretan hainbat jolasetan jolasten gara eta, aldi berean, matematika lantzen dugu.





viernes, 20 de noviembre de 2020

KOLORE HIPERKONEKTATUAK

 Gaur,  EUSKARALDIARI hasiera emateko S.A.Fera joan gara KOLORE HIPERKONEKTATUAK deituriko tailerra egitera.

Primeran pasatu dugu. Gure lanak hor gelditu dira , baina ekarriko dizkigute.





                                        

TUKANO

 Gaur, azaroak 20, EUSKARALDIA hasi da.

 Eskolako sarreran TUKANO agertu da, EUSKARA  ikasi nahi duen tukan bat. 

Denon artean irakatsi behar diogu. Nola?

 Kontatuko dizuegu!



URTAROAK

 Asteko egunetan lan egin ondoren, hilabeteekin eta urtaroekin hasi gara. Ea URTAROETAKO  gure ZUHAITZAK gustatzen zaizkizuen!

DENBORA

Kaixo, lagunok:
Aurten Denboraren inguruan  ari gara lanean. Eta nola hasi gara? 
 Lehenik egun bateko zatiak eta ASTEKO  EGUNAK  landu ditugu.
Hona hemen  gure.....SUPER-ORDUTEGIAK



domingo, 24 de mayo de 2020

5.TiboChallenge ENGLISH

Aste honetako Tibochallenge-a ingeleseko irakasleen eskutik doakizue. ENGLISH-CHALLENGE anima zaitezte!

miércoles, 6 de mayo de 2020

MARKO LORE ETA DRAGOI GORRIA

Kaixo lagunok, gaur albiste bikain bat partekatu nahi dugu!
2.mailako Pablo eta Martina ezagutzen dituzue, ezta?
Ba... Tatxaaaaannnnn

Hiru3EITBkoek ere gomendatzen dute, bertatik eskuragarri izan dezakezue edo hemen klik eginda: MARKO LORE ETA DRAGOI GORRIA



GORA IRAKURZALETASUNA!!! GORA ZUEK!!!

martes, 28 de abril de 2020

LASTERKETAN

 Lasterketa batean, korrikalari batek bigarren doana aurreratu du. Zein posiziotan jarri da?

Argi daukazu?

miércoles, 22 de abril de 2020

domingo, 19 de abril de 2020

ZENBAKI ARRAROAK

Ez zorabiatu hainbeste zenbakirekin!
8806=6          7111=0              2172=0               6666=4              1111=0           7662=2             9312=1               0000=4                2222=0          3333=0             5555=0                8193=3 
8096=5          7777=0             9999=4                7756=1  
6855=3          9881=5   
 2581=???
Zein da azkena? 

lunes, 30 de marzo de 2020

Nekazari bat azokara joan nahi zuen aza, ardi eta otso batekin. 
Hara joateko ibai bat gurutzatu behar zuen. Iristean, ibaia zeharkatzeko txalupa oso txikia zela konturatu zen. 
Txalupan bakarrik bera eta beste gauza bat sartu ahal da (bera eta aza, bera eta ardia, bera eta otsoa). Otsoa ardiarekin bakarrik geratzen bada, otsoak ardia jango du. Ardia azarekin geratuta, ardiak aza jango du.
 Nola lortu du gurutzatzea?

KAIXO TIBOLI ESKOLA!

Begira, begira nork agurtzen gaituen . 




jueves, 26 de marzo de 2020

BURUARI ERAGIN!

 Hau da hau , gaurko ERRONKA!
8 zifratako zenbaki bat sortu honako zenbaki hauekin:
4,4,3,3,2,2,1,1
_ _ _ _ _ _ _ _

Utzi "4"en artean 4 zifrako tartea, "3"en artean 3 zifrako tartea, "2"en artean 2koa eta "1"en artean zifra bateko hutsunea.



miércoles, 25 de marzo de 2020

MARRAZTU ETA...HAU EZUSTEA!

Ondo pasatu nahi?

HEMEN klikatu. Gero orrialdea zabaltzen denean  tximeleta bat marraztu eta...IKUSIKO DUZU!!

ESPERIMENTU BAT


  • BEHAR DUZUNA:
  • Plater sakon bat
  • Xaboia
  • Ura
  • Piperrauts beltza
NOLA EGIN:
.-Bete plater sakona urez
.-Bota piperrauts beltz pixka bat
.-Sartu hatza plateraren erdian ; ez da ezer gertatuko.
.-Orain, jarri xaboi likido pixka bat behatzean , eta sartu behatza platerean.

ZER GERTATUKO DA? ZERGATIK?

Ez ahaztu zure hipotesiak eta ondorioak EGUNEROKOAN apuntazten!

martes, 24 de marzo de 2020

lunes, 23 de marzo de 2020

EZETZ ASMATU!

 
1.-ETXEAN IZATEKO ZIKINEGIA
BESOETAN HARTZEKO LODIEGIA;
GUK BERARI PENTSUA,
BERAK GURI HARAGIA.
EZETZ IGARRI ANIMALIA!

2.-MI, FA ,SOL, SI
MOTXILA MUSIKARI;
DO,LA RE, DO
AURREAN JOTZEKO.

viernes, 20 de marzo de 2020

ESPERIMENTU BAT EGIN NAHI?

BEHAR DUZUNA:

.-Kristalezko botila bat (egin heldu batekin)

.-Botilaren ahoaren neurriko txanpon bat

.-Ura

  • NOLA EGIN
  • Lehenik, izozkailuan sartuko dugu kristalezko botila, hutsik eta irekita. Hogeita hamar bat minutuz utzi behar dugu, esperimentuak ongi funtziona dezan.
  • Atera baino pixka bat lehenago, 5 zentimoko txanpon bat hartuko dugu –botilaren ahoaren neurri bertsuko txanpon bat behar dugu, baina ez barrura jausteko bezain txikia–, eta busti egingo dugu.
  • Hogeita hamar minutu igarotakoan, atera botila izozkailutik, eta jarri, berehala, txanpon bustia botilaren ahoan
ZER GERTATUKO OTE DA? ZERGATIK?
Idatz itzazu zure hipotesiak zure porfolioan,