Gaur, maiatzak 18, 1. mailako ikasleak Bizkaia Aretora joan gara. Han, Mauricio Antonen erakusketa ikusi dugu eta paleolitikoari buruz gehiago ikasi dugu. Oso interesgarria izan da iraganeko animaliei eta gizakiei buruz hitz egitea. 馃榾
jueves, 18 de mayo de 2023
MAIATZAK 17, LGTBIQ + FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Atzo, maiatzak 17, LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna landu genuen eskolan. Horretarako, horri buruz hitz egin genuen, bideo bat ikusi eta banderaren jatorria azaldu genuen. Amaitzeko, gela bakoitzak bere bandera egin zuen.
ASKE MAITE, ASKE BIZI!
viernes, 31 de marzo de 2023
EUSKAL KULTUR ASTEA
Aste honetan Euskal Kultur Astea ospatu dugu eskolan eta hainbat ekintza egin ditugu, hala nola tailerrak, herri kirolak, kantaldia, mago ikuskizuna, sukaldaritza, dantzak, txangoak... Primeran pasatu dugu!! 馃榾
Eskerrik asko ekintza hauek aurrera eramateko parte hartu duten gurasoei eta irakasleei 馃挆
Orain, oporretaz gozatu eta bueltan ikusiko gara!! 馃槈
viernes, 10 de marzo de 2023
MARTXOAK 8
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Hainbat ekintza egin genituen eta amaitzeko, guztiok elkarrekin Emakumeen Basoa sortu genuen.
1. MAILAKO ARTISTAK
1. mailako ikasleek koadro harrigarriak eta sormenezkoak egin dituzte material birziklatua erabiliz.
ARTISTAK IZAN GAITEZKE, PLANETARI KALTERIK EGIN GABE! 馃榾
martes, 7 de marzo de 2023
OTSAILEKO EKINTZAK
Otsailaren zehar, 1. zikloko umeak, hainbat ekintza egin ditugu: ihauteriak ospatu ditugu, "Paisaiak" proiektu berriarekin hasi gara eta honetan hainbat txango egin ditugu, hala nola Artxandara eta Itsas Museora joan mendiko eta itsasoko paisaiak ikusteko. Horrez gain, ingeleseko antzerki bat ikusi dugu eta Casta帽os-eko liburutegira joan gara.
Oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu!! Hona hemen argazki batzuk:
lunes, 12 de diciembre de 2022
INDIA
INDIARI buruz gehiago jakin nahi?
Hona hemen lehenengo mailako ikasle batek egindako lana. Adi irakurri!