domingo, 24 de diciembre de 2023

GABONAK


Hilaren 21a oso egun berezia izan zen Tiboli eskolan, oporrak hartzeaz gain, Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso genuelako.

Funikular plazara joan ginen lehenik Gabon kantekin harrera egitera eta gero eskolara itzuli ginen haiekin txokolate bero bat hartzera. Bukatzeko opariak banatu zizkiguten eta urte berrirako aholku onak eman zizkiguten.

Ah, Egun polit hau gogorazteko argazkiak ere atera genituen. BEGIRA zein eder geunden!







miércoles, 13 de diciembre de 2023

"ZINETXIKI" ZINEMALDIA

 Astelehenean, abenduaren 11n, 1. zikloko ikasleok Azkuna Zentroko "Zinetxiki" zinemaldira joan ginen. Han asko gustatu zitzaizkigun laburmetrai batzuk ikusi genituen eta oso ondo pasatu genuen.

domingo, 10 de diciembre de 2023

SAF TAILERRA

Abenduaren 4an eta 5ean, 1. zikloko ikasleok SAF tailerretara joan ginen. Han elurrezko panpina bat egin genuen egurrez, gero Gabonetako zuhaitzean zintzilikatzeko.

Begira ze politak geratu zaizkigun !!!  




 

domingo, 3 de diciembre de 2023

EUSKERAREN EGUNA


 Abenduaren 3an, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen denez, ostiralean Tiboli eskolan hainbat ekintza egin genituen: karaoke, dantzak, jolasak, muralak, tarjetak, leloak...

Oso egun polita izan zen eta beti bezala gure Tiboliña egon zen gurekin gogorazteko euskera maite badugu zaindu behar dugula egunero.

Ez ahaztu gure leloa: EUSKERA GORA, BIHOTZETIK AHORA ...eta praktikan jarri !!!




miércoles, 29 de noviembre de 2023

INGELES ANTZERKIA

 Azaroaren 28an, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok ingeles antzerki emanaldi bat izan genuen ikastetxeko saloian. Asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen. Eskerrik asko ingeleseko irakasleei!!!



jueves, 12 de octubre de 2023

GARBIGUNEA

 Gure proiektuarekin jarraitzen dugu!

Aste honetan 1 eta 2. mailako ikasleok Barakaldoko garbigunea bisitatzera joan gara. Bertan, birziklatzearen garrantzia gogoratu dugu eta gero material horrekin zer egiten den azaldu digute. Behar bezala birziklatzearen garrantziaz apur bat sentsibilizatuago itzuli gara. 



sábado, 7 de octubre de 2023

GURE AUZOAN ZEHAR

 Lanean ere hasi gara!

1.zikloko ikasleok gure lehen proiektua "GU ETA GUTARRAK" lantzen hasi gara. Horretarako, aste honetan gure auzotik paseo bat eman dugu. Kaleen izenak, eraikin enblematikoenak, saltokiak,  garraiobideak... ezagutu ditugu eta haren inguruko bitxikeriaren bat ere ikasi dugu. Bai interesgarria!





domingo, 1 de octubre de 2023

CHEF NATURE ANTZEZLANA

 Ostiralak 29, 1.zikloko ikasleok CHEF NATURE antzezlana ikusi genuen Uzturre plazan. Nahiz eta bero handia egin asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen.



IKASTURTE HASIERA

 Berriro eskolan!

2023-24 ikasturtea martxan jarri da eta ondo hasteko 1. zikloko ikasleak parke Exebarriara joan gara elkarrekin jolasteko.

Aurten ere erronka, proiektuak, txangoak eta ekintza polit asko ditugu aurrean eta hemen ikusteko aukera eukiko duzue. Has gaitezen!!





viernes, 23 de junio de 2023

IKASTURTE AMAIERA

 2022-23 ikasturtea amaitu egin da. Oso ikasturte polita izan da , asko ikasi dugu eta oso ondo pasatu dugu gure lagunekin era irakasleekin. Orain oporrak hartzea dagokigu. Oporretaz gozatu eta irailera arte!! 😀








lunes, 12 de junio de 2023

STEAM ASTEA

 Maiatzaren 22tik 26ra STEAM astea ospatu genuen. Honetan, unibertsoari buruzko tailerrak eta esperimentuak egin genituen. Oso ondo pasatu genuen! 😀

Eskerrik asko parte hartu zenuten irakasle eta gurasoei!! 😃








SANTIMAMIÑERA JOAN GARA!

Maiatzaren 25ean, 1. zikloko ikasleok Santimamiñera joan ginen. Historiaurreari buruz asko ikasi genuen eta kobazuloaren barruan sartu ginen. Oso egun polita izan zen gauza berriak ikasten eta lagunekin jolasten! 😀






jueves, 18 de mayo de 2023

BIZKAIA ARETOAN HISTORIAURREARI BURUZ IKASTEN

Gaur, maiatzak 18, 1. mailako ikasleak Bizkaia Aretora joan gara. Han, Mauricio Antonen erakusketa ikusi dugu eta paleolitikoari buruz gehiago ikasi dugu. Oso interesgarria izan da iraganeko animaliei eta gizakiei buruz hitz egitea. 😀




MAIATZAK 17, LGTBIQ + FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Atzo, maiatzak 17, LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna landu genuen eskolan. Horretarako, horri buruz hitz egin genuen, bideo bat ikusi eta banderaren jatorria azaldu genuen. Amaitzeko, gela bakoitzak bere bandera egin zuen.

ASKE MAITE, ASKE BIZI!






viernes, 31 de marzo de 2023

EUSKAL KULTUR ASTEA

 Aste honetan Euskal Kultur Astea ospatu dugu eskolan eta hainbat ekintza egin ditugu, hala nola tailerrak, herri kirolak, kantaldia, mago ikuskizuna, sukaldaritza, dantzak, txangoak... Primeran pasatu dugu!! 😀

Eskerrik asko ekintza hauek aurrera eramateko parte hartu duten gurasoei eta irakasleei 💗

Orain, oporretaz gozatu eta bueltan ikusiko gara!! 😉








viernes, 10 de marzo de 2023

MARTXOAK 8

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Hainbat ekintza egin genituen eta amaitzeko, guztiok elkarrekin Emakumeen Basoa sortu genuen.









1. MAILAKO ARTISTAK

 1. mailako ikasleek koadro harrigarriak eta sormenezkoak egin dituzte material birziklatua erabiliz. 

ARTISTAK IZAN GAITEZKE, PLANETARI KALTERIK EGIN GABE! 😀






martes, 7 de marzo de 2023

OTSAILEKO EKINTZAK



Otsailaren zehar, 1. zikloko umeak, hainbat ekintza egin ditugu: ihauteriak ospatu ditugu, "Paisaiak" proiektu berriarekin hasi gara eta honetan hainbat txango egin ditugu, hala nola Artxandara eta Itsas Museora joan mendiko eta itsasoko paisaiak ikusteko. Horrez gain, ingeleseko antzerki bat ikusi dugu eta Castaños-eko liburutegira joan gara. 

Oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu!! Hona hemen argazki batzuk: