jueves, 28 de febrero de 2019

KUTXA MISTERIOTSUA

Asteazkenean LIBURUTEGIRA jaitsi ginen ,  gure susmagarri berriari ateratako argazkia eta gure azkenengo ideiak Mareni komunikatzeko.
Bertan zegoen kutxa txikian utzi genituen eta joan ginen.
Baina...EZ DUZUE SINETSIKO!
Gelara itzultzeko prest geundenean berriro sartu ginen Liburutegian eta....KUTXAN EZ ZEGOEN EZER!

LANDAREAK

URAREN ZIKLOA

miércoles, 20 de febrero de 2019

PISTA GEHIAGO

Gaur atsedenaldian pista hauek topatu ditugu patioan.
Mezua argitu dugu eta hau zioen:
ARGAZKIAK LIBURUTEGIAN DAGOEN KUTXAN SARTU
Eta horrela egin dugu. Kutxa honetan sartu ditugu.
Espero dugu Marenek errez topatzea!


BIDEO MISTERIOTSUA

Lehengo egunean tranpa jarri genion gure susmagarriari. Guk argazki bat egin nahi genion baina bideo bat grabatu zen.
Bideoan beste pertsona batekin hitz egiten agertzen da. Ezezagun horrek kamiseta marraduna darama.
Biak gutaz hitz egiten agertzen dira .

SUPER HEROIAK

viernes, 15 de febrero de 2019

SUSMAGARRI BAT DAUKAGU

Gaur Marenen  beste eskutitz bat jaso dugu.
Berak emandako pistak ondo aztertu eta gero guk uste dugu badakigula nor izan den Bilboko ortuetako azenarioak lapurtu zituena. Baina momentuz ezin dugu ezer esan.
Marenek gure susmagarriarekin argazki bat ateratzeko proposatu digu .
Argazkia berari bidali beharko diogu. Baina oraindik ez dakigu nola.


miércoles, 13 de febrero de 2019

PISTAK PATIOAN

Gaur zerbait arraro gertatu zaigu lehenengo mailakoei .
Patioan geundelarik pista batzuk topatu ditugu.
Kodeari jarraitura irakurri ditugu .
 ZER JARTZEN ZUEN?
GAUR TRANPAK JARRI DITUGU
Momentuz ez dakigu zer gertatuko  den , baina...zerbait gehiago jakiteko irrikan gaude!

viernes, 8 de febrero de 2019

GAURKO GUTUNA

Gaur, ostiralero bezala, beste gutun bat jaso dugu lehenengo mailakook.
Bertan Marenek bere burutazio eta pisten berri ematen digu.
 Arraroena izan da hemendik aurrera pistak kode berezi baten bitartez emango dituela.
Hona hemen bere kodea.

Bestetik argazki honetan Maren eta bere laguna Enaitz agertzen omen dira. Nortzuk izango ote dira?



jueves, 7 de febrero de 2019

HAU EZUSTEA!

Gaur atsedenaldia bukatu eta geletara bueltatu garenean ezuste itzela hartu dugu lehenengo mailako ikasleek .
Gure geletan azenario bana topatu dugu!!
Nor izan da gela bietan azenarioa utzi duena?
Ikasle batzuk untxi bat ikusi omen dute. Beno , untxia baino,  untxiaren buztana ikusi dute.
Azken bolada honetan lehenengo mailakoek ostiralero jasotzen dugu gutun misteriotsu bat .
Gutun horiek antzinako gutunak dira eta bertan duela 100 urte Bilboko ortuetatik azenarioak desagertu zirela kontatzen digute.
 Gu ikerketa lan itzela egiten ari gara.
Zer gertatu ote zen ?

1. MAILAKO FAMILIA ETA IRAKASLE GUZTION PARTETIK...

Hona hemen gure oparia , Andrea. 
Bihotzean zaitugu.