jueves, 18 de noviembre de 2021

KOLORETAKO MUSEOA

 Aste honetan Arte Ederretako  Museoa bisitatu dugu Lehen Zikloko ikasleek.

Han koadro ezberdinak ikusi ditugu eta gainera  gauza asko ikasi ditugu.

Oso bisita interesgarria izan da



jueves, 11 de noviembre de 2021

JUNGLE FEVER

 Atzo antzezlan bat ikusi genuen eskolan.

Lanak Jungle Fever zuen izena eta ingelesez zen.

Oso ondo pasatu genuen, eta, gainera, abestu eta dantzatu ere egin genuen.






miércoles, 24 de marzo de 2021

ALEGIAZKO ANIMALIAK

 Aste honetan  Amaia Arrazolaren marrazkiekin egindako   liburuak amaitu ditugu: ALEGIAZKO ANIMALIAK  . 

Hori bai, guk egin dugu gure erara! Primeran gelditu zaizkigu





BILBO ERAIKITZEN

 Astelehenean, 1. mailako ikasleok Bilbo hiria eraiki dugu!

Oso hiri alai eta  koloretsua gelditu zaigu.

Hona hemen gure hiria!




domingo, 14 de marzo de 2021

GERO ETA MISTERIOTSUAGOA!

 Ostiralean oso gauza bitxia gertatu zitzaigun.

Lehenik eta behin, azenarioak desagertzearen erruduna nor izan zitekeen erabaki ondoren, berarekin argazki bat atera genuen (disimulu handiz).



Gero mezu bitxi bat jaso genuen.



Arratsaldean kutxa batean sartu genuen gure argazkia. Handik irten eta minutu batera itzuli ginen ondo egin genuela ziurtatzeko eta... argazkia ez zegoen!

Arraroa da ala ez?

AMAIA ARRAZOLA

 Badakizue nor den Amaia Arrazola? 

Gu hari buruzko lan bat egiten ari gara. Oso animalia bereziak sortzen ari gara. 

Amaitutakoan, nola geratu zaizkigun kontatuko dizuegu.


lunes, 8 de marzo de 2021

ALTXOR BATEN BILA

 Bi aste daramatzagu BIZAR-ITSU piratari ALTXOR  bat aurkitzen laguntzen. 

Nola laguntzen diogu? Oso erraz: IRAKURTZEN.

Bakoitzak mapa bat daukagu eta bertan aurrera egiten dugu irakurtzen dugun liburu bakoitzarekin.



AZENARIOAK

 Ostiralean gauza bitxi bat gertatu zitzaigun. Azenario zati batzuk aurkitu ditugu gelan. Ez dugu oso argi zer gertatu den, baina uste dugu untxiak gure eskolan dabiltzala. Azenarioen lapurretaren susmagarriaren bila ere ari gara.



EMAKUMEAREN EGUNA

 Gaur, martxoak 8, hainbat emakumeren inguruan aritu gara lanean.  Haietako batzuk ezagutzeaz gain ikusi dugu, Bilbon oso kale gutxik dutela emakume-izena; beraz, guk proposatu dugu izen  bat edo beste.



martes, 9 de febrero de 2021

XUL SOLARREN ERARA!




Badakizue nor den Xul  Solar ? Margolari honek oso koadro bereziak egiten zituen . 
Bere lanetan, hiri eta garraiobide oso bereziak asmatzen zituen, eta, gainera, landu ditugun makina batzuez beteta daude.
Bere lanetan  oinarrituz, geure lanak sortu ditugu.
Benetan ederrak  geratu zaizkigu!






MISTERIO LEHENENGO MAILAN

 Ostiralean gutun bat jaso genuen. Baina ez edozein gutun. Gutun zaharra zen. Zikin eta zimur samar zegoen.

Duela 100 urteko gutun bat zen!

Antza denez, duela 100 urte Bilboko baratzeetako azenarioak desagertu ziren.

Beste gutunik egongo al da? Beste aztarnarik jasoko dugu?

Oraingoz ez dakigu ezer




ENERGIAREN MUNDUAN

Makina guztiek energia behar dute funzionatzeko . Energiari buruz ako ikasteaz gain energia EOLIKOA eta HIDRAULIKOA aztertzen ibili gara.




LAGUNTZA IZAN DUGU!

 Gure familiak ere asko lagundu digute makina bereziak asmatzen eta eraikitzen . Mila esker danoi!







MAKINAK GORA, MAKINAK BEHERA

 Gai berri honekin gauza asko ikasten ari gara  MAKINEI buruz eta gainera primeran pasatzen ari gara