lunes, 30 de marzo de 2020

Nekazari bat azokara joan nahi zuen aza, ardi eta otso batekin. 
Hara joateko ibai bat gurutzatu behar zuen. Iristean, ibaia zeharkatzeko txalupa oso txikia zela konturatu zen. 
Txalupan bakarrik bera eta beste gauza bat sartu ahal da (bera eta aza, bera eta ardia, bera eta otsoa). Otsoa ardiarekin bakarrik geratzen bada, otsoak ardia jango du. Ardia azarekin geratuta, ardiak aza jango du.
 Nola lortu du gurutzatzea?

KAIXO TIBOLI ESKOLA!

Begira, begira nork agurtzen gaituen . 




jueves, 26 de marzo de 2020

BURUARI ERAGIN!

 Hau da hau , gaurko ERRONKA!
8 zifratako zenbaki bat sortu honako zenbaki hauekin:
4,4,3,3,2,2,1,1
_ _ _ _ _ _ _ _

Utzi "4"en artean 4 zifrako tartea, "3"en artean 3 zifrako tartea, "2"en artean 2koa eta "1"en artean zifra bateko hutsunea.



miércoles, 25 de marzo de 2020

MARRAZTU ETA...HAU EZUSTEA!

Ondo pasatu nahi?

HEMEN klikatu. Gero orrialdea zabaltzen denean  tximeleta bat marraztu eta...IKUSIKO DUZU!!

ESPERIMENTU BAT


  • BEHAR DUZUNA:
  • Plater sakon bat
  • Xaboia
  • Ura
  • Piperrauts beltza
NOLA EGIN:
.-Bete plater sakona urez
.-Bota piperrauts beltz pixka bat
.-Sartu hatza plateraren erdian ; ez da ezer gertatuko.
.-Orain, jarri xaboi likido pixka bat behatzean , eta sartu behatza platerean.

ZER GERTATUKO DA? ZERGATIK?

Ez ahaztu zure hipotesiak eta ondorioak EGUNEROKOAN apuntazten!

martes, 24 de marzo de 2020

lunes, 23 de marzo de 2020

EZETZ ASMATU!

 
1.-ETXEAN IZATEKO ZIKINEGIA
BESOETAN HARTZEKO LODIEGIA;
GUK BERARI PENTSUA,
BERAK GURI HARAGIA.
EZETZ IGARRI ANIMALIA!

2.-MI, FA ,SOL, SI
MOTXILA MUSIKARI;
DO,LA RE, DO
AURREAN JOTZEKO.

viernes, 20 de marzo de 2020

ESPERIMENTU BAT EGIN NAHI?

BEHAR DUZUNA:

.-Kristalezko botila bat (egin heldu batekin)

.-Botilaren ahoaren neurriko txanpon bat

.-Ura

  • NOLA EGIN
  • Lehenik, izozkailuan sartuko dugu kristalezko botila, hutsik eta irekita. Hogeita hamar bat minutuz utzi behar dugu, esperimentuak ongi funtziona dezan.
  • Atera baino pixka bat lehenago, 5 zentimoko txanpon bat hartuko dugu –botilaren ahoaren neurri bertsuko txanpon bat behar dugu, baina ez barrura jausteko bezain txikia–, eta busti egingo dugu.
  • Hogeita hamar minutu igarotakoan, atera botila izozkailutik, eta jarri, berehala, txanpon bustia botilaren ahoan
ZER GERTATUKO OTE DA? ZERGATIK?
Idatz itzazu zure hipotesiak zure porfolioan,

miércoles, 18 de marzo de 2020

miércoles, 11 de marzo de 2020

ESPAZIOAN GALDUTA!

Entzun duzun abesti dibertigarriena entzuteko prest?
 2. mailakook abestia asmatu, grabatu, gure ukituez josi, 
irudikatu, dantzatu, eta disfrutatu dugu.

Gozatu eta izarretan ikusiko dugu elkar!