jueves, 31 de octubre de 2019

LUR JANGARRIA


Gure ikaskide batek errezeta gozo hau prestatu du. Berak esan digu primeran dagoela.
Datorren astean  kontatuko dizuegu nola egiten den.

martes, 29 de octubre de 2019

MY FUNNY FRANKENSTEIN

Gaur, bigarren mailako ikasleok ingelesezko antzerki emanaldi batera joan gara: "My funny Frankenstein".
Oso obra dibertigarria izan da, eta primeran pasatu dugu.


lunes, 28 de octubre de 2019

UDAZKENA

Ostiralean UDAZKENARI buruzko lan bat egin genuen. 
Horretarako, Arcimboldo artistaren lanak hartu genituen eredu gisa. Hauek dira gure lanak.

viernes, 25 de octubre de 2019

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!

Gure klaseetan batzuetan kosta egiten zaigu euskaraz hitz egitea. Beraz, hobetzen laguntzeko eta gero eta ahobizi gehiago izateko, joko bat egiten ari gara.


Gure helburua pilota ateratzea da. Horretarako ur asko bota behar dugu kaparroan. Baina egunez euskaraz hitz egin badugu bakarrik bota dezakegu ura.
Lortuko ote dugu?

KUTXA MAGIKOAK!

 Ikasturte honetan klase bakoitzean kutxa berezi bat dugu. 
Guk apaindu dugu gure kutxa, eta liburuak, jokoak, fitxak, eta abar agertu dira bertan. 
 Hori bai . kutxan dauden gauzek guri gustatzen zaigunarekin eta interesatzen zaigunarekin izango dute zerikusia.
Ah! Eta beti izango dugu aukera beste gai eta interes batzuk adierazteko

Oraingoz nahikoa dugu ikertzeko dauzkagun mateialekin!!


ASTEKO ERRONKAK!



Ikasturte honetan jarduera berri bati ekin diogu.
 Asteko erronka du izena.
Astelehenero erronka ezberdina proposatzen digute, eta guri astean zehar hori gainditzea dagokigu.
Oraingoz lau gainditu ditugu jada.
Txapeldunak gara


miércoles, 23 de octubre de 2019

Zer dago non?



Astean mapekin ibili gara jolasean 2. mailako ikasleok. Oraingoan zuon txanda da, mapa hartu eta ea gai zareten hauek guztiak aurkitzeko!

MAPAREKIN JOLASEAN
Talde lanean egiteko ariketa.


1. Bilatu taldeko guztien etxebizitzak eta inguratu kolore gorriz
2. Bilatu eskola eta inguratu berdez
3. Zein bide egingo zenuke eskolatik alde zaharrera joateko? Beltzez
4. Zein bide egingo zenuke eskolatik san mamesera joateko? Horiz
5. Bilatu erreka eta margotu urdinez
6. Zenbat agertzen diren zubiak eta saiatu haien izenak esaten




ITSAS PEPINOA



 Kurtso honetan IRAKASLE  bihurtuko gara guzti guztiok.
 Gutariko batzuk asko dakite gai batzuen inguruan, beste batzuk zeharo trebeak dira esku-lanetan...
 Zergatik ez erakutsi ahalmen guzti hauek gure ikaskideei?
 OSO IRAKASLE ONAK izan gaitezke!
 Hemen daukazue 2. mailako ikasle batek aurkeztu digun proiektu txiki bat.
 Berari esker asko ikasi dugu ITSAS PEPINOAri buruz!
  Zorionak berari egindako ahaleginagatik!

domingo, 20 de octubre de 2019

WE ARE


 Hemen aurkezten dizuegu PLASTIKA saioan egindako lan polit bat.
 Musika bat entzunda gutariko bakoitzak imaginatu zuen eskenaren bat. Gero taldeka elkarri kontatu genion eta guztion ideiak kontutan harturik istorio batzuk asmatu genituen. 
Ekintza polita izan da benetan!

Nahi baduzue musika entzun hemen sakatu!

jueves, 17 de octubre de 2019

PENTSATEKA

Kaixo guztioi!

Gaur beste ekintza berezi bat burutu dugu: PENTSATEKA!!!!! Buruari eraginda zein ondo pasatu dugun.








Hurrengora arte lagunok!