domingo, 24 de diciembre de 2023

GABONAK


Hilaren 21a oso egun berezia izan zen Tiboli eskolan, oporrak hartzeaz gain, Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso genuelako.

Funikular plazara joan ginen lehenik Gabon kantekin harrera egitera eta gero eskolara itzuli ginen haiekin txokolate bero bat hartzera. Bukatzeko opariak banatu zizkiguten eta urte berrirako aholku onak eman zizkiguten.

Ah, Egun polit hau gogorazteko argazkiak ere atera genituen. BEGIRA zein eder geunden!







miércoles, 13 de diciembre de 2023

"ZINETXIKI" ZINEMALDIA

 Astelehenean, abenduaren 11n, 1. zikloko ikasleok Azkuna Zentroko "Zinetxiki" zinemaldira joan ginen. Han asko gustatu zitzaizkigun laburmetrai batzuk ikusi genituen eta oso ondo pasatu genuen.

domingo, 10 de diciembre de 2023

SAF TAILERRA

Abenduaren 4an eta 5ean, 1. zikloko ikasleok SAF tailerretara joan ginen. Han elurrezko panpina bat egin genuen egurrez, gero Gabonetako zuhaitzean zintzilikatzeko.

Begira ze politak geratu zaizkigun !!!  




 

domingo, 3 de diciembre de 2023

EUSKERAREN EGUNA


 Abenduaren 3an, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen denez, ostiralean Tiboli eskolan hainbat ekintza egin genituen: karaoke, dantzak, jolasak, muralak, tarjetak, leloak...

Oso egun polita izan zen eta beti bezala gure Tiboliña egon zen gurekin gogorazteko euskera maite badugu zaindu behar dugula egunero.

Ez ahaztu gure leloa: EUSKERA GORA, BIHOTZETIK AHORA ...eta praktikan jarri !!!