domingo, 29 de noviembre de 2020

ANTZINAKO JOLASAK

 Ostiralean antzinako jolas tailerra egin genuen gelan. Gutariko batzuk TIRAGOMAS berezia egin genuen eta besteok BOLA BIHURRIA jolas. Primeran pasatu genuen!





viernes, 27 de noviembre de 2020

MILA ESKER!

 Mila esker  familia guztioi zuen laguntzagatik.

Baina batez ere besarkada handi bat  aitona-amonentzat.

 Asko ikasi dugu haiengandik! Eta ikasi dugun guztia oso interesgarria izan da bene benetan!







martes, 24 de noviembre de 2020

ASTEKO ERRONKA!

 

Joan den astean jarduera berri bati ekin genion. ASTEKO ERRRONKA du izena.

Astero erronka bat gainditu  behar dugu:  galdera bat, esperimentua...

Oraingoz, lehenengoa konpondu dugu, baina pixka bat kostatu zaigu.



domingo, 22 de noviembre de 2020

PENTSATEKA

Aurten, iaz bezala, lehenengo eta bigarren mailako ikasleok astean behin Pentsateka saioa izaten dugu. Saio horretan hainbat jolasetan jolasten gara eta, aldi berean, matematika lantzen dugu.





viernes, 20 de noviembre de 2020

KOLORE HIPERKONEKTATUAK

 Gaur,  EUSKARALDIARI hasiera emateko S.A.Fera joan gara KOLORE HIPERKONEKTATUAK deituriko tailerra egitera.

Primeran pasatu dugu. Gure lanak hor gelditu dira , baina ekarriko dizkigute.





                                        

TUKANO

 Gaur, azaroak 20, EUSKARALDIA hasi da.

 Eskolako sarreran TUKANO agertu da, EUSKARA  ikasi nahi duen tukan bat. 

Denon artean irakatsi behar diogu. Nola?

 Kontatuko dizuegu!



URTAROAK

 Asteko egunetan lan egin ondoren, hilabeteekin eta urtaroekin hasi gara. Ea URTAROETAKO  gure ZUHAITZAK gustatzen zaizkizuen!

DENBORA

Kaixo, lagunok:
Aurten Denboraren inguruan  ari gara lanean. Eta nola hasi gara? 
 Lehenik egun bateko zatiak eta ASTEKO  EGUNAK  landu ditugu.
Hona hemen  gure.....SUPER-ORDUTEGIAK