jueves, 7 de febrero de 2019

HAU EZUSTEA!

Gaur atsedenaldia bukatu eta geletara bueltatu garenean ezuste itzela hartu dugu lehenengo mailako ikasleek .
Gure geletan azenario bana topatu dugu!!
Nor izan da gela bietan azenarioa utzi duena?
Ikasle batzuk untxi bat ikusi omen dute. Beno , untxia baino,  untxiaren buztana ikusi dute.
Azken bolada honetan lehenengo mailakoek ostiralero jasotzen dugu gutun misteriotsu bat .
Gutun horiek antzinako gutunak dira eta bertan duela 100 urte Bilboko ortuetatik azenarioak desagertu zirela kontatzen digute.
 Gu ikerketa lan itzela egiten ari gara.
Zer gertatu ote zen ?

No hay comentarios:

Publicar un comentario