Abenduaren 20an, Tiboli eskolan oso egun berezia izan zen Gabonetako oporrak hartzeaz gain Mari Domingi eta Olentzeroren bisita jaso genuelako.
Euria egin zuenez ezin izan genuen Funi plazara joan harrera egitera, baina haiek, urtero bezala, gure eskolara etorri ziren gu agurtzera. Arkupean txokolate gozoa hartu genuen, trikitrixarekin dantzatu genuen eta amaitzeko haien bisita!!! Prestatutako gabon kantak abestu genizkien eta haiekin egon ginen hizketan eta argazkiak egiten. BEGIRA!!!
Nahiz eta eguraldi txarra egin oso ondo pasatu genuen, garrantzitsuena ez baita non, norekin baizik. EGUBERRI ON GUZTIONTZAT!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario