jueves, 7 de marzo de 2019

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Bihar EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA da.  Hori dela eta eskolan ekintza desberdinak egiten ari gara.
Lehenengo mailakook 5. mailako ikasleekin bildu ginen atzo. Guk aukeratutako emakumeen bizitzen berri eman genien  , beraiek berdin egin zutelarik.
Oso ondo atera zen dena eta asko ikasi genuen.


jueves, 28 de febrero de 2019

KUTXA MISTERIOTSUA

Asteazkenean LIBURUTEGIRA jaitsi ginen ,  gure susmagarri berriari ateratako argazkia eta gure azkenengo ideiak Mareni komunikatzeko.
Bertan zegoen kutxa txikian utzi genituen eta joan ginen.
Baina...EZ DUZUE SINETSIKO!
Gelara itzultzeko prest geundenean berriro sartu ginen Liburutegian eta....KUTXAN EZ ZEGOEN EZER!

LANDAREAK

URAREN ZIKLOA

miércoles, 20 de febrero de 2019

PISTA GEHIAGO

Gaur atsedenaldian pista hauek topatu ditugu patioan.
Mezua argitu dugu eta hau zioen:
ARGAZKIAK LIBURUTEGIAN DAGOEN KUTXAN SARTU
Eta horrela egin dugu. Kutxa honetan sartu ditugu.
Espero dugu Marenek errez topatzea!


BIDEO MISTERIOTSUA

Lehengo egunean tranpa jarri genion gure susmagarriari. Guk argazki bat egin nahi genion baina bideo bat grabatu zen.
Bideoan beste pertsona batekin hitz egiten agertzen da. Ezezagun horrek kamiseta marraduna darama.
Biak gutaz hitz egiten agertzen dira .