miércoles, 23 de octubre de 2019

ITSAS PEPINOA



 Kurtso honetan IRAKASLE  bihurtuko gara guzti guztiok.
 Gutariko batzuk asko dakite gai batzuen inguruan, beste batzuk zeharo trebeak dira esku-lanetan...
 Zergatik ez erakutsi ahalmen guzti hauek gure ikaskideei?
 OSO IRAKASLE ONAK izan gaitezke!
 Hemen daukazue 2. mailako ikasle batek aurkeztu digun proiektu txiki bat.
 Berari esker asko ikasi dugu ITSAS PEPINOAri buruz!
  Zorionak berari egindako ahaleginagatik!

domingo, 20 de octubre de 2019

WE ARE


 Hemen aurkezten dizuegu PLASTIKA saioan egindako lan polit bat.
 Musika bat entzunda gutariko bakoitzak imaginatu zuen eskenaren bat. Gero taldeka elkarri kontatu genion eta guztion ideiak kontutan harturik istorio batzuk asmatu genituen. 
Ekintza polita izan da benetan!

Nahi baduzue musika entzun hemen sakatu!

jueves, 17 de octubre de 2019

PENTSATEKA

Kaixo guztioi!

Gaur beste ekintza berezi bat burutu dugu: PENTSATEKA!!!!! Buruari eraginda zein ondo pasatu dugun.








Hurrengora arte lagunok!


sábado, 28 de septiembre de 2019

ONGI ETORRI LAGUN!



Irailaren 27an Uzturre plazan egon gara ONGI ETORRI LAGUN  ikuskizuna  ikusten.
Primeran pasatu dugu  oso dibertigarria izan delako.
Gainera dantzatzen ere ibili gara.

LEONARDO DA VINCI



Irailan , 1. eta 2. mailako ikasleak Areatzara joan gara LEONARDO DA VINCI ri buruzko erakusketa bat ikustera. Bertan hainbat gauza bitxiak ikasi genituen.


Gero gure geletan Leonardo Da Vinciren LA GIOCONDA lanarekin lotutako lan bat burutu dugu.

jueves, 6 de junio de 2019

TIBOLIKO IKERTZAILEAK

Gaur Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra egin dugu.
Tailer honetan "Prismatiko magikoak” egin ditugu eta argazkian ikusiko duzuenez erabili ere egin ditugu hegazti zein landareak ondo baino hobeto aztertzeko.

miércoles, 5 de junio de 2019

BIDAI ZORAGARRIA

Asteartean bidai zoragarri bat  egin genuen. Bidaia? 
Bai, musikaren bidez  Afrika, Amérika , Frantzia...eta beste hainbat tokitara joan ginen.
Musika tresna desberdinak ikusi genituen eta...PRIMERAN PASATU GENUEN!