viernes, 25 de octubre de 2019
ASTEKO ERRONKAK!
Ikasturte honetan jarduera berri bati ekin diogu.
Asteko erronka du izena.
Astelehenero erronka ezberdina proposatzen digute, eta guri astean zehar hori gainditzea dagokigu.
Oraingoz lau gainditu ditugu jada.
Txapeldunak gara
miércoles, 23 de octubre de 2019
Zer dago non?
Astean mapekin ibili gara jolasean 2. mailako ikasleok. Oraingoan zuon txanda da, mapa hartu eta ea gai zareten hauek guztiak aurkitzeko!
MAPAREKIN JOLASEAN
Talde lanean egiteko ariketa.
1. Bilatu taldeko guztien etxebizitzak eta inguratu kolore gorriz
2. Bilatu eskola eta inguratu berdez
3. Zein bide egingo zenuke eskolatik alde zaharrera joateko? Beltzez
4. Zein bide egingo zenuke eskolatik san mamesera joateko? Horiz
5. Bilatu erreka eta margotu urdinez
6. Zenbat agertzen diren zubiak eta saiatu haien izenak esaten
ITSAS PEPINOA
Kurtso honetan IRAKASLE bihurtuko gara guzti guztiok.
Gutariko batzuk asko dakite gai batzuen inguruan, beste batzuk zeharo trebeak dira esku-lanetan...
Zergatik ez erakutsi ahalmen guzti hauek gure ikaskideei?
OSO IRAKASLE ONAK izan gaitezke!
Hemen daukazue 2. mailako ikasle batek aurkeztu digun proiektu txiki bat.
Berari esker asko ikasi dugu ITSAS PEPINOAri buruz!
Zorionak berari egindako ahaleginagatik!
domingo, 20 de octubre de 2019
WE ARE
Hemen aurkezten dizuegu PLASTIKA saioan egindako lan polit bat.
Musika bat entzunda gutariko bakoitzak imaginatu zuen eskenaren bat. Gero taldeka elkarri kontatu genion eta guztion ideiak kontutan harturik istorio batzuk asmatu genituen.
Ekintza polita izan da benetan!
jueves, 17 de octubre de 2019
PENTSATEKA
Kaixo guztioi!
Gaur beste ekintza berezi bat burutu dugu: PENTSATEKA!!!!! Buruari eraginda zein ondo pasatu dugun.
Gaur beste ekintza berezi bat burutu dugu: PENTSATEKA!!!!! Buruari eraginda zein ondo pasatu dugun.
Hurrengora arte lagunok!
sábado, 28 de septiembre de 2019
ONGI ETORRI LAGUN!
Irailaren 27an Uzturre plazan egon gara ONGI ETORRI LAGUN ikuskizuna ikusten.
Primeran pasatu dugu oso dibertigarria izan delako.
Gainera dantzatzen ere ibili gara.
LEONARDO DA VINCI
Irailan , 1. eta 2. mailako ikasleak Areatzara joan gara LEONARDO DA VINCI ri buruzko erakusketa bat ikustera. Bertan hainbat gauza bitxiak ikasi genituen.
Gero gure geletan Leonardo Da Vinciren LA GIOCONDA lanarekin lotutako lan bat burutu dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)









