jueves, 27 de febrero de 2020

LAPURRETA ESKOLAN!

Bai, bai, ondo irakurtzen ari zarete. Bideo batean ikusi dugu nola lapur bat gure klaseetan sartzen zen, eta gauza batzuk eramaten zituen .
Horretaz gain gaur  ohar hau jaso dugu, eta bertan gauza horiek berreskuratzeko gure laguntza eskatzen da.
Informatzen jarraituko dugu.

ALFONBRA MAGIKOA

Joan den asteartean Alhondigara joan ginen "ALFONBRA MAGIKOA " filma ikustera.
Filma asko gustatu  zitzaigun , oso interesgarria izan baitzen

TIBOLITIK ESPAZIORA!

Joan den ostiralean, Otsailaren 21ean, Iñauteriak ospatu genituen eskolan.
Gure gaia ESPAZIOA izan zen.
Gure  mozorro politak jantzi eta....ESKOLAKO UNIBERTSOTIK ibili ginen.
Primeran pasatu genuen!

miércoles, 18 de diciembre de 2019

2019

Hona hemen 2019ko 2.Akoen argazkitxo batzuk!

Irteerak, proiektuak, erronkak, jolas kooperatiboak, talde lanak, aurkezpenak, bideoklipa, geure gitarrak, euskararen eguna, Esperen agurra, arimen gaua, pentsateka, ohitura osasungarrien piramidea eraikitzea, kanta eta dantza, maketa, txiste leihaketa, "ni irakasle" proiektua... une asko bizi izan ditugu.

2020an ere jarrai dezagun elkarrengandik ikasi eta gozatzen!!




ROSI EROSI


 Gaur , bigarren mailakook  ROSI EROSI  antzezlana ikusi dugu eskolako aretoan
Primeran pasatzeaz gain ikasi ere egin dugu. 

LAGUNAK ETA FAMILIA DIRUA ETA OBJEKTUAK BAINO  ASKOZ GARRANTZITSUAGOAK DIRA














martes, 17 de diciembre de 2019

miércoles, 4 de diciembre de 2019

EUSKARAREN EGUNA

Atzo, ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eskolan.
Ekintza ezberdinak egin genituen egunean zehar.
Goizean "LELOEN LEHIAKETA" izan genuen. Oso gustura ibili ginen gure leloak asmatzen!
Ondoren TALO gozoa jan genuen!
Eta arratsaldez EUSKARAZ BIZI NAHI DUT abestiarekin lotutako ekintza bat prestatu genuen.
Primeran pasatu genuen!