Gai berri honekin gauza asko ikasten ari gara MAKINEI buruz eta gainera primeran pasatzen ari gara
martes, 9 de febrero de 2021
jueves, 3 de diciembre de 2020
SABELAK BETE!
Lan polita egin ondoren indarrak berreskuratzeko , txokolatea eta bizkotxoak hartu ditugu.
Begira ze dotore jarri garen!
EUSKARAREN EGUNA
Gaur EUSKARAREN EGUNA ospatu dugu eskolan.
Beste ekintza batzuen artean eskola apaindu dugu guk asmaturiko esaldi polit hauekin.
domingo, 29 de noviembre de 2020
ANTZINAKO JOLASAK
Ostiralean antzinako jolas tailerra egin genuen gelan. Gutariko batzuk TIRAGOMAS berezia egin genuen eta besteok BOLA BIHURRIA jolas. Primeran pasatu genuen!
viernes, 27 de noviembre de 2020
MILA ESKER!
Mila esker familia guztioi zuen laguntzagatik.
Baina batez ere besarkada handi bat aitona-amonentzat.
Asko ikasi dugu haiengandik! Eta ikasi dugun guztia oso interesgarria izan da bene benetan!
martes, 24 de noviembre de 2020
ASTEKO ERRONKA!
Joan den astean jarduera berri bati ekin genion. ASTEKO ERRRONKA du izena.
Astero erronka bat gainditu behar dugu: galdera bat, esperimentua...
Oraingoz, lehenengoa konpondu dugu, baina pixka bat kostatu zaigu.
domingo, 22 de noviembre de 2020
PENTSATEKA
Aurten, iaz bezala, lehenengo eta bigarren mailako ikasleok astean behin Pentsateka saioa izaten dugu. Saio horretan hainbat jolasetan jolasten gara eta, aldi berean, matematika lantzen dugu.













