Ostiralean gauza bitxi bat gertatu zitzaigun. Azenario zati batzuk aurkitu ditugu gelan. Ez dugu oso argi zer gertatu den, baina uste dugu untxiak gure eskolan dabiltzala. Azenarioen lapurretaren susmagarriaren bila ere ari gara.
lunes, 8 de marzo de 2021
EMAKUMEAREN EGUNA
Gaur, martxoak 8, hainbat emakumeren inguruan aritu gara lanean. Haietako batzuk ezagutzeaz gain ikusi dugu, Bilbon oso kale gutxik dutela emakume-izena; beraz, guk proposatu dugu izen bat edo beste.
martes, 9 de febrero de 2021
XUL SOLARREN ERARA!
Bere lanetan, hiri eta garraiobide oso bereziak asmatzen zituen, eta, gainera, landu ditugun makina batzuez beteta daude.
Bere lanetan oinarrituz, geure lanak sortu ditugu.
Benetan ederrak geratu zaizkigu!
MISTERIO LEHENENGO MAILAN
Ostiralean gutun bat jaso genuen. Baina ez edozein gutun. Gutun zaharra zen. Zikin eta zimur samar zegoen.
Duela 100 urteko gutun bat zen!
Antza denez, duela 100 urte Bilboko baratzeetako azenarioak desagertu ziren.
Beste gutunik egongo al da? Beste aztarnarik jasoko dugu?
Oraingoz ez dakigu ezer
ENERGIAREN MUNDUAN
Makina guztiek energia behar dute funzionatzeko . Energiari buruz ako ikasteaz gain energia EOLIKOA eta HIDRAULIKOA aztertzen ibili gara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)














