jueves, 24 de noviembre de 2022

SEVE CALLEJA

 Gaur Seve Calleja etorri da gure eskolara . Liburutegian elkartu gara berarekin . Berak hainbat istorio kontatu digu eta guk bat asmatzeko erronka jarri digu.

Ea ondo ateratzen zaigun!



sábado, 19 de noviembre de 2022

EUSKARALDIA HELDU DA

 Atzo, azaroak 18, hasi zen EUSKARALDIA.

Tibolinak azaldu zigun zenbat jarduera egingo ditugun, eta, gainera, erronka bat jarri zigun.

Baina horri buruz gehiago jakin nahi baduzue, HEMEN SAKATU bigarren mailako ikasleek honen berri emangu digute eta.

jueves, 27 de octubre de 2022

PORROTX ETA ANE PIRATA ESKOLAN

 Gaur bisita izan dugu eskolan. Porrotx eta Ane pirata etorri dira.

Beraiekin abestu eta dantzatu dugu eta primeran pasatu dugu.

Gainera, BIZIPOZA zer den ikasi dugu eta azaroaren 6an auzoan izango den festa batera gonbidatu gaituzte.



BIZIPOZA

 

miércoles, 19 de octubre de 2022

EUSKARAREN ALTXORRAREN BILA GOAZ!!!

 Gaur horma-irudi hau agertu da eskolan, gure pasabidean.

Bertan lehenengo eta bigarren mailako argazkiak ere agertzen dira: gela bakoitzeko ikasleen argazkiak txalupa desberdin batean daude.

ZERTARAKO IZANGO OTE DA?

Informatzen jarraituko dugu