Ostiralak 29, 1.zikloko ikasleok CHEF NATURE antzezlana ikusi genuen Uzturre plazan. Nahiz eta bero handia egin asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen.
domingo, 1 de octubre de 2023
IKASTURTE HASIERA
Berriro eskolan!
2023-24 ikasturtea martxan jarri da eta ondo hasteko 1. zikloko ikasleak parke Exebarriara joan gara elkarrekin jolasteko.
Aurten ere erronka, proiektuak, txangoak eta ekintza polit asko ditugu aurrean eta hemen ikusteko aukera eukiko duzue. Has gaitezen!!
viernes, 23 de junio de 2023
IKASTURTE AMAIERA
2022-23 ikasturtea amaitu egin da. Oso ikasturte polita izan da , asko ikasi dugu eta oso ondo pasatu dugu gure lagunekin era irakasleekin. Orain oporrak hartzea dagokigu. Oporretaz gozatu eta irailera arte!! 😀
lunes, 12 de junio de 2023
STEAM ASTEA
Maiatzaren 22tik 26ra STEAM astea ospatu genuen. Honetan, unibertsoari buruzko tailerrak eta esperimentuak egin genituen. Oso ondo pasatu genuen! 😀
Eskerrik asko parte hartu zenuten irakasle eta gurasoei!! 😃
SANTIMAMIÑERA JOAN GARA!
Maiatzaren 25ean, 1. zikloko ikasleok Santimamiñera joan ginen. Historiaurreari buruz asko ikasi genuen eta kobazuloaren barruan sartu ginen. Oso egun polita izan zen gauza berriak ikasten eta lagunekin jolasten! 😀
jueves, 18 de mayo de 2023
BIZKAIA ARETOAN HISTORIAURREARI BURUZ IKASTEN
Gaur, maiatzak 18, 1. mailako ikasleak Bizkaia Aretora joan gara. Han, Mauricio Antonen erakusketa ikusi dugu eta paleolitikoari buruz gehiago ikasi dugu. Oso interesgarria izan da iraganeko animaliei eta gizakiei buruz hitz egitea. 😀
MAIATZAK 17, LGTBIQ + FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Atzo, maiatzak 17, LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna landu genuen eskolan. Horretarako, horri buruz hitz egin genuen, bideo bat ikusi eta banderaren jatorria azaldu genuen. Amaitzeko, gela bakoitzak bere bandera egin zuen.
ASKE MAITE, ASKE BIZI!




