jueves, 12 de octubre de 2023

GARBIGUNEA

 Gure proiektuarekin jarraitzen dugu!

Aste honetan 1 eta 2. mailako ikasleok Barakaldoko garbigunea bisitatzera joan gara. Bertan, birziklatzearen garrantzia gogoratu dugu eta gero material horrekin zer egiten den azaldu digute. Behar bezala birziklatzearen garrantziaz apur bat sentsibilizatuago itzuli gara. 



sábado, 7 de octubre de 2023

GURE AUZOAN ZEHAR

 Lanean ere hasi gara!

1.zikloko ikasleok gure lehen proiektua "GU ETA GUTARRAK" lantzen hasi gara. Horretarako, aste honetan gure auzotik paseo bat eman dugu. Kaleen izenak, eraikin enblematikoenak, saltokiak,  garraiobideak... ezagutu ditugu eta haren inguruko bitxikeriaren bat ere ikasi dugu. Bai interesgarria!





domingo, 1 de octubre de 2023

CHEF NATURE ANTZEZLANA

 Ostiralak 29, 1.zikloko ikasleok CHEF NATURE antzezlana ikusi genuen Uzturre plazan. Nahiz eta bero handia egin asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen.



IKASTURTE HASIERA

 Berriro eskolan!

2023-24 ikasturtea martxan jarri da eta ondo hasteko 1. zikloko ikasleak parke Exebarriara joan gara elkarrekin jolasteko.

Aurten ere erronka, proiektuak, txangoak eta ekintza polit asko ditugu aurrean eta hemen ikusteko aukera eukiko duzue. Has gaitezen!!





viernes, 23 de junio de 2023

IKASTURTE AMAIERA

 2022-23 ikasturtea amaitu egin da. Oso ikasturte polita izan da , asko ikasi dugu eta oso ondo pasatu dugu gure lagunekin era irakasleekin. Orain oporrak hartzea dagokigu. Oporretaz gozatu eta irailera arte!! 😀








lunes, 12 de junio de 2023

STEAM ASTEA

 Maiatzaren 22tik 26ra STEAM astea ospatu genuen. Honetan, unibertsoari buruzko tailerrak eta esperimentuak egin genituen. Oso ondo pasatu genuen! 😀

Eskerrik asko parte hartu zenuten irakasle eta gurasoei!! 😃








SANTIMAMIÑERA JOAN GARA!

Maiatzaren 25ean, 1. zikloko ikasleok Santimamiñera joan ginen. Historiaurreari buruz asko ikasi genuen eta kobazuloaren barruan sartu ginen. Oso egun polita izan zen gauza berriak ikasten eta lagunekin jolasten! 😀