Begira ze politak geratu zaizkigun !!!
Begira ze politak geratu zaizkigun !!!
Oso egun polita izan zen eta beti bezala gure Tiboliña egon zen gurekin gogorazteko euskera maite badugu zaindu behar dugula egunero.
Ez ahaztu gure leloa: EUSKERA GORA, BIHOTZETIK AHORA ...eta praktikan jarri !!!
Azaroaren 28an, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok ingeles antzerki emanaldi bat izan genuen ikastetxeko saloian. Asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen. Eskerrik asko ingeleseko irakasleei!!!
Gure proiektuarekin jarraitzen dugu!
Aste honetan 1 eta 2. mailako ikasleok Barakaldoko garbigunea bisitatzera joan gara. Bertan, birziklatzearen garrantzia gogoratu dugu eta gero material horrekin zer egiten den azaldu digute. Behar bezala birziklatzearen garrantziaz apur bat sentsibilizatuago itzuli gara.
Lanean ere hasi gara!
1.zikloko ikasleok gure lehen proiektua "GU ETA GUTARRAK" lantzen hasi gara. Horretarako, aste honetan gure auzotik paseo bat eman dugu. Kaleen izenak, eraikin enblematikoenak, saltokiak, garraiobideak... ezagutu ditugu eta haren inguruko bitxikeriaren bat ere ikasi dugu. Bai interesgarria!
Ostiralak 29, 1.zikloko ikasleok CHEF NATURE antzezlana ikusi genuen Uzturre plazan. Nahiz eta bero handia egin asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen.
Berriro eskolan!
2023-24 ikasturtea martxan jarri da eta ondo hasteko 1. zikloko ikasleak parke Exebarriara joan gara elkarrekin jolasteko.
Aurten ere erronka, proiektuak, txangoak eta ekintza polit asko ditugu aurrean eta hemen ikusteko aukera eukiko duzue. Has gaitezen!!