jueves, 17 de octubre de 2024

"LA BOMBONERÍA FANTÁSTICA" ANTZEZLANA

 Urriaren 17an, ostegunean, 1.zikloko ikasleak Euskalduna jauregira joan ginen LA BOMBONERÍA FANTÁSTICA antzezlana ikustera.

Eguraldia ez zen ondo portatu gurekin eta euria lagun izan genuen bai joanean bai itzuleran, dena den oso pozik bueltatu ginen irteeratik oso ondo pasatu genuelako eta asko gustatu zitzaigulako antzezlana. 


domingo, 13 de octubre de 2024

LIBURUTEGI EKOSISTEMA

 Ostiralean, hilaren 11n, Tiboli ikastetxeko ikasle guztiak liburutegira joan ginen.

Bertan egin diren aldaketak ikusi genituen eta bere antolaketa eta funtzionamendua erakutsi ziguten.

Hemendik aurrera  liburuak hartu ahal izango ditugu etxera eramateko eta liburutegira joan gaitezke interesatzen zaizkigun liburuak irakurtzera edo kontsultatzera. Irakurketaz giro atseginean gozatzeko aukera izango dugu. Ze ondo!!!


lunes, 30 de septiembre de 2024

MATRAKA MA NON TROPO ANTZEZLANA

Ostiralean, hilak 27, auzoko jaiak zirela eta, MATRAKA MA NON TROPO ikuskizuna ikustera joan ginen.

Ekitaldia Artxandape ikastolan izan zen eguraldi txarragatik. Oso polita izan zen eta oso ondo pasatu genuen, gainera, amaitzean, euririk egiten ez zuenez, Uzturre plazako zabuetara joan ginen jolastera.

Egun ederra astea bukatzeko!

miércoles, 25 de septiembre de 2024

2024/25 IKASTURTEA MARTXAN

Gaur, irailak 25, 1. zikloko ikasleak Etxebarria parkera joan gara ikasturte berriari ongi etorria ematera.

Aurten ere erronka, esperientzia, irteera eta jarduera asko ditugu aurrean, eta hemen izango duzue ikusteko eta gurekin egoteko aukera.

ONGI ETORRI!

 

miércoles, 19 de junio de 2024

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA

 2023 / 24 ikasturtea agurtzeko 1. zikloko ikasle guztiok Guggemheimeko zabuetara joan gara. Han izozki bat hartu dugu eta gure lagunekin jolasten ibili gara. Oso ondo pasatu dugu elkarrekin!

Orain, hainbeste gauza ikasi eta egin eta gero, udaz gozatzea tokatzen da. OSO ONDO PASA OPORRETAN  ETA ...IRAILERA ARTE!



!

jueves, 30 de mayo de 2024

EL KARPINERA JOAN GARA!!!

 Maiatzaren 30 ean El Karpinera joan gara eguna pasatzera. Irteera honekin gure proiektu berriari hasiera eman diogu:ANIMALIAK

 Han ikusi eta ikasi dugu nola zaintzen eta laguntzen dituzten animalia asko esperientzia txar bat izan  ondoren (hartzak, indioilarrak, hontzak, katemotzak...)

Narrasti batzuk ere ikusi ditugu eta bukatzeko dinosaurioak eta haien aztarna!!!

 Nahiz eta eguna euritsua izan, ondo portatu da gurekin eta bisita egin dugun bitartean sirimiri besterik ez dugu izan. Gu, gure partetik oso ondo pasatu dugu eta itzultzeko gogoz itzuli gara!






sábado, 25 de mayo de 2024

STEAM ASTEA

Aste honetan (maiatzak 20 -24), urtero bezala, STEAM ASTEA ospatu dugu gure eskolan. Ekintza desberdin asko egin ditugu: eraikinak, itsakoko banderak aztertu eta gure izena egin, katiluak pintatu, geologia munduan sartu, oreka fisika munduan aztertu, esperimentuak beste gelako lagunekin ... Arenaleko Zientzia Azokara ere joan gara non hainbat institututako ikasleek haien proiektuak azaldu dizkiguten. 

Oso aste berezia eta interesgarria izan da eta asko ikasteaz aparte oso ondo pasatu dugu.

Mila esker posible egin duten pertsona guztiei, batez ere familiei, gure eskolara etortzeagatik eta hain tarte atsegina gurekin partekatzeagatik.