Gaur Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra egin dugu.
Tailer honetan "Prismatiko magikoak” egin ditugu eta argazkian ikusiko duzuenez erabili ere egin ditugu hegazti zein landareak ondo baino hobeto aztertzeko.
Asteazkenean antzezlan bat ikusi genuen :BASERRIAN AMETS. Izenburuak dioen bezala istorioa baserriaren bizitzari buruzkoa zen Baserriko animaliak, landareak eta eskeintzen dizkiguten produktuen garrantzia azaldu ziguten ,bertako eta momentuko elikagaia
erabiltzearen onurak aipatzen zirelarik.
Astelehenean ere Arturo eta Jaione , Teoren gurasoak, mendiei buruz hitz egitera etorri ziren. Mendien inguruan hainbat gauza ikasi genuen . Baina horretaz gain mendian erabiltzen ziren materialak ere ekarri zituzten guk ikusteko eta "erabili" ahal izateko.
Asteartean , Apirilak 9, Ignacio ,Maialenen aita, etorri zen gure gelara eta mapeei buruz hitz egin zigun. Gauza asko ikasi genituen : mapak zertarako erabiltzen ziren, nolakoak ziren antzinako mapak ... Benetan harrigarriak iruditu zitzaizkigun haietako batzuk!
Aste honetan SAFera joan gara. Bertan HIPERKONEKTATUTAKO KOLOREAK izeneko tailerra egin dugu. Lehenengoz orri batean marrazkiak egin ditugu kolarekin. Ondoren gatza bota dugu kolaren gainean. Bukatzeko margo tantak bota ditugu gatzaren gainean eta...koloreak " konektatu" egin dira irudi politak eratzen.