sábado, 28 de septiembre de 2019

ONGI ETORRI LAGUN!



Irailaren 27an Uzturre plazan egon gara ONGI ETORRI LAGUN  ikuskizuna  ikusten.
Primeran pasatu dugu  oso dibertigarria izan delako.
Gainera dantzatzen ere ibili gara.

LEONARDO DA VINCI



Irailan , 1. eta 2. mailako ikasleak Areatzara joan gara LEONARDO DA VINCI ri buruzko erakusketa bat ikustera. Bertan hainbat gauza bitxiak ikasi genituen.


Gero gure geletan Leonardo Da Vinciren LA GIOCONDA lanarekin lotutako lan bat burutu dugu.

jueves, 6 de junio de 2019

TIBOLIKO IKERTZAILEAK

Gaur Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra egin dugu.
Tailer honetan "Prismatiko magikoak” egin ditugu eta argazkian ikusiko duzuenez erabili ere egin ditugu hegazti zein landareak ondo baino hobeto aztertzeko.

miércoles, 5 de junio de 2019

BIDAI ZORAGARRIA

Asteartean bidai zoragarri bat  egin genuen. Bidaia? 
Bai, musikaren bidez  Afrika, Amérika , Frantzia...eta beste hainbat tokitara joan ginen.
Musika tresna desberdinak ikusi genituen eta...PRIMERAN PASATU GENUEN!


jueves, 11 de abril de 2019

BASERRIAN AMETS

Asteazkenean  antzezlan  bat ikusi genuen  :BASERRIAN AMETS.
Izenburuak dioen bezala istorioa  baserriaren bizitzari buruzkoa zen Baserriko animaliak,  landareak eta eskeintzen dizkiguten produktuen garrantzia azaldu ziguten ,bertako eta momentuko elikagaia erabiltzearen onurak aipatzen zirelarik.


MENDIAK

Astelehenean ere  Arturo eta Jaione , Teoren gurasoak, mendiei buruz hitz egitera etorri ziren.
Mendien inguruan hainbat gauza ikasi genuen . Baina horretaz gain mendian erabiltzen ziren materialak ere ekarri zituzten guk ikusteko eta "erabili" ahal izateko.