Bere lanetan, hiri eta garraiobide oso bereziak asmatzen zituen, eta, gainera, landu ditugun makina batzuez beteta daude.
Bere lanetan oinarrituz, geure lanak sortu ditugu.
Benetan ederrak geratu zaizkigu!
Ostiralean gutun bat jaso genuen. Baina ez edozein gutun. Gutun zaharra zen. Zikin eta zimur samar zegoen.
Duela 100 urteko gutun bat zen!
Antza denez, duela 100 urte Bilboko baratzeetako azenarioak desagertu ziren.
Beste gutunik egongo al da? Beste aztarnarik jasoko dugu?
Oraingoz ez dakigu ezer
Lan polita egin ondoren indarrak berreskuratzeko , txokolatea eta bizkotxoak hartu ditugu.
Begira ze dotore jarri garen!
Gaur EUSKARAREN EGUNA ospatu dugu eskolan.
Beste ekintza batzuen artean eskola apaindu dugu guk asmaturiko esaldi polit hauekin.