Urtero bezala, egun hauetan Tiboliko eskolako ikasleok SAF TAILERRETARA joaten ari gara oso eskulan politak egitera.
1. zikloko ikasleok EDALONTZI AZPIKO LAUBURU egin ditugu, begira zein politak!!!
Urtero bezala, egun hauetan Tiboliko eskolako ikasleok SAF TAILERRETARA joaten ari gara oso eskulan politak egitera.
1. zikloko ikasleok EDALONTZI AZPIKO LAUBURU egin ditugu, begira zein politak!!!
Tiboli eskolan, AZAROAK 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna aldarrikatu dugu.
Astean zehar, gaiaz mintzatu gara, egoera desberdinak aztertu, antzeztu eta margotu ditugu, lemak asmatu ditugu... eta bukatzeko ostiral arratsaldean ikasle guztiak, Haur Hezkuntzako 3tik Lehen Hezkuntzako 6ra, patioan batu gara eta egindako lemak buru gainetik altxatuz ohiukatu ditugu indarkeria matxista desager dadin.
LOTSA ALDEZ ALDATUKO DUGU !!!
1.zikloan DENBORA PROIEKTUA amaitzear dago. Burutzeko lan handia egin dugu, kazetari bihurtu gara gure aitite eta amamengandik antzinako eskolari buruzko informazioa lortzeko, liburuxka bat egin dugu gure arbasoen bizimodua adierazteko, artisaintza munduan sartu gara jolasak egiteko (tiragomak, uztaiak botatzekoa)... jolas tradizionalak ere egin ditugu !!!
Amaitzeko "GURE IRAGANA" ERAKUSKETA prestatu dugu eta hemen ikusteko aukera eukiko duzue. Primeran geratu da!!!
Mila esker parte hartu duzuen guztiei, aitona-amamak, osaba-izekoak, gurasoak...zuei esker asko ikasi eta gozatu dugu. MILA ESKER!!!
Urriaren 17an, ostegunean, 1.zikloko ikasleak Euskalduna jauregira joan ginen LA BOMBONERÍA FANTÁSTICA antzezlana ikustera.
Eguraldia ez zen ondo portatu gurekin eta euria lagun izan genuen bai joanean bai itzuleran, dena den oso pozik bueltatu ginen irteeratik oso ondo pasatu genuelako eta asko gustatu zitzaigulako antzezlana.
Ostiralean, hilaren 11n, Tiboli ikastetxeko ikasle guztiak liburutegira joan ginen.
Bertan egin diren aldaketak ikusi genituen eta bere antolaketa eta funtzionamendua erakutsi ziguten.
Hemendik aurrera liburuak hartu ahal izango ditugu etxera eramateko eta liburutegira joan gaitezke interesatzen zaizkigun liburuak irakurtzera edo kontsultatzera. Irakurketaz giro atseginean gozatzeko aukera izango dugu. Ze ondo!!!
Ostiralean, hilak 27, auzoko jaiak zirela eta, MATRAKA MA NON TROPO ikuskizuna ikustera joan ginen.
Ekitaldia Artxandape ikastolan izan zen eguraldi txarragatik. Oso polita izan zen eta oso ondo pasatu genuen, gainera, amaitzean, euririk egiten ez zuenez, Uzturre plazako zabuetara joan ginen jolastera.
Egun ederra astea bukatzeko!