jueves, 14 de noviembre de 2024

"PRINCESS POLLY AND THE DRAGON" ANTZEZLANA

Gaur, azaroaren 14an, urtero bezala ingeles antzerki emanaldi bat izan dugu gure eskolako Plazan. Izenburua "PRINCESS POLLY AND THE DRAGON " zen. Asko gustatu zaigu eta oso ondo pasatu dugu. Hurrengo urtean, beste bat!!!



viernes, 8 de noviembre de 2024

"GURE IRAGANA" ERAKUSKETA

 1.zikloan DENBORA PROIEKTUA amaitzear dago. Burutzeko lan handia egin dugu, kazetari bihurtu gara gure  aitite eta amamengandik  antzinako eskolari buruzko informazioa lortzeko, liburuxka bat egin dugu gure arbasoen bizimodua adierazteko, artisaintza munduan sartu gara jolasak egiteko (tiragomak, uztaiak botatzekoa)... jolas tradizionalak ere egin ditugu !!!

Amaitzeko "GURE IRAGANA" ERAKUSKETA prestatu dugu eta hemen ikusteko aukera eukiko duzue. Primeran geratu da!!!

Mila esker parte hartu duzuen guztiei, aitona-amamak, osaba-izekoak, gurasoak...zuei esker asko ikasi eta  gozatu dugu. MILA ESKER!!!






jueves, 17 de octubre de 2024

"LA BOMBONERÍA FANTÁSTICA" ANTZEZLANA

 Urriaren 17an, ostegunean, 1.zikloko ikasleak Euskalduna jauregira joan ginen LA BOMBONERÍA FANTÁSTICA antzezlana ikustera.

Eguraldia ez zen ondo portatu gurekin eta euria lagun izan genuen bai joanean bai itzuleran, dena den oso pozik bueltatu ginen irteeratik oso ondo pasatu genuelako eta asko gustatu zitzaigulako antzezlana. 


domingo, 13 de octubre de 2024

LIBURUTEGI EKOSISTEMA

 Ostiralean, hilaren 11n, Tiboli ikastetxeko ikasle guztiak liburutegira joan ginen.

Bertan egin diren aldaketak ikusi genituen eta bere antolaketa eta funtzionamendua erakutsi ziguten.

Hemendik aurrera  liburuak hartu ahal izango ditugu etxera eramateko eta liburutegira joan gaitezke interesatzen zaizkigun liburuak irakurtzera edo kontsultatzera. Irakurketaz giro atseginean gozatzeko aukera izango dugu. Ze ondo!!!


lunes, 30 de septiembre de 2024

MATRAKA MA NON TROPO ANTZEZLANA

Ostiralean, hilak 27, auzoko jaiak zirela eta, MATRAKA MA NON TROPO ikuskizuna ikustera joan ginen.

Ekitaldia Artxandape ikastolan izan zen eguraldi txarragatik. Oso polita izan zen eta oso ondo pasatu genuen, gainera, amaitzean, euririk egiten ez zuenez, Uzturre plazako zabuetara joan ginen jolastera.

Egun ederra astea bukatzeko!

miércoles, 25 de septiembre de 2024

2024/25 IKASTURTEA MARTXAN

Gaur, irailak 25, 1. zikloko ikasleak Etxebarria parkera joan gara ikasturte berriari ongi etorria ematera.

Aurten ere erronka, esperientzia, irteera eta jarduera asko ditugu aurrean, eta hemen izango duzue ikusteko eta gurekin egoteko aukera.

ONGI ETORRI!

 

miércoles, 19 de junio de 2024

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA

 2023 / 24 ikasturtea agurtzeko 1. zikloko ikasle guztiok Guggemheimeko zabuetara joan gara. Han izozki bat hartu dugu eta gure lagunekin jolasten ibili gara. Oso ondo pasatu dugu elkarrekin!

Orain, hainbeste gauza ikasi eta egin eta gero, udaz gozatzea tokatzen da. OSO ONDO PASA OPORRETAN  ETA ...IRAILERA ARTE!



!