sábado, 21 de diciembre de 2024

GABONAK !!!

 Abenduaren 20an, Tiboli eskolan oso egun berezia izan zen Gabonetako oporrak hartzeaz gain  Mari Domingi eta Olentzeroren bisita jaso genuelako.

Euria egin zuenez ezin izan genuen Funi plazara joan  harrera egitera, baina haiek, urtero bezala, gure eskolara  etorri ziren gu agurtzera. Arkupean txokolate gozoa hartu genuen, trikitrixarekin dantzatu  genuen eta amaitzeko haien bisita!!! Prestatutako gabon kantak abestu genizkien eta haiekin egon ginen hizketan eta argazkiak egiten. BEGIRA!!!

Nahiz eta eguraldi txarra egin oso ondo pasatu genuen, garrantzitsuena ez baita non, norekin baizik. EGUBERRI ON GUZTIONTZAT!!!







sábado, 14 de diciembre de 2024

ZINESKOLA

 Abenduaren 12an, LH1/ LH2/ LH3. mailako ikasleok Alhondigara joan ginen ZINESKOLA programan parte hartzeko. Han film labur batzuez gozatzeko aukera izan genuen.



miércoles, 4 de diciembre de 2024

EUSKARAREN EGUNA

 Abenduaren 3an gure eskolan EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen.

Goizetik gure maskotaren bisita euki genuen " Tibolina". Berak euskeraz hitz egin behar dugula gogorarazi zigun batzutan ahazten zaigulako.

Egunean zehar ekintza pila egin genituen : orri-markatzaile bat, irakurtzen dugun liburuan jartzeko, ipuin kontalaria, euskal dantzak ( guk " Txula lai "), zikloen arteko jolasak (karaoke, dantzak, murala margotu, mahai jolasak...) ...Oso egun berezia izan zen eta asko gozatu genuen baina ez dugu ahaztu behar EUSKERAREN EGUNA egunero ospatu behar dugula.




miércoles, 27 de noviembre de 2024

SAF TAILERRAK

 Urtero bezala, egun hauetan Tiboliko eskolako ikasleok SAF TAILERRETARA joaten ari gara oso eskulan politak egitera.

1. zikloko ikasleok EDALONTZI AZPIKO LAUBURU egin ditugu, begira zein politak!!!



lunes, 25 de noviembre de 2024

AZAROAK 25

 Tiboli eskolan, AZAROAK 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna aldarrikatu dugu.

Astean zehar, gaiaz mintzatu gara, egoera desberdinak aztertu, antzeztu eta margotu ditugu, lemak asmatu ditugu... eta bukatzeko ostiral arratsaldean ikasle guztiak, Haur Hezkuntzako 3tik Lehen Hezkuntzako 6ra, patioan batu gara eta egindako lemak buru gainetik altxatuz ohiukatu ditugu indarkeria matxista desager dadin.

LOTSA ALDEZ ALDATUKO DUGU !!!



jueves, 14 de noviembre de 2024

"PRINCESS POLLY AND THE DRAGON" ANTZEZLANA

Gaur, azaroaren 14an, urtero bezala ingeles antzerki emanaldi bat izan dugu gure eskolako Plazan. Izenburua "PRINCESS POLLY AND THE DRAGON " zen. Asko gustatu zaigu eta oso ondo pasatu dugu. Hurrengo urtean, beste bat!!!



viernes, 8 de noviembre de 2024

"GURE IRAGANA" ERAKUSKETA

 1.zikloan DENBORA PROIEKTUA amaitzear dago. Burutzeko lan handia egin dugu, kazetari bihurtu gara gure  aitite eta amamengandik  antzinako eskolari buruzko informazioa lortzeko, liburuxka bat egin dugu gure arbasoen bizimodua adierazteko, artisaintza munduan sartu gara jolasak egiteko (tiragomak, uztaiak botatzekoa)... jolas tradizionalak ere egin ditugu !!!

Amaitzeko "GURE IRAGANA" ERAKUSKETA prestatu dugu eta hemen ikusteko aukera eukiko duzue. Primeran geratu da!!!

Mila esker parte hartu duzuen guztiei, aitona-amamak, osaba-izekoak, gurasoak...zuei esker asko ikasi eta  gozatu dugu. MILA ESKER!!!






jueves, 17 de octubre de 2024

"LA BOMBONERÍA FANTÁSTICA" ANTZEZLANA

 Urriaren 17an, ostegunean, 1.zikloko ikasleak Euskalduna jauregira joan ginen LA BOMBONERÍA FANTÁSTICA antzezlana ikustera.

Eguraldia ez zen ondo portatu gurekin eta euria lagun izan genuen bai joanean bai itzuleran, dena den oso pozik bueltatu ginen irteeratik oso ondo pasatu genuelako eta asko gustatu zitzaigulako antzezlana. 


domingo, 13 de octubre de 2024

LIBURUTEGI EKOSISTEMA

 Ostiralean, hilaren 11n, Tiboli ikastetxeko ikasle guztiak liburutegira joan ginen.

Bertan egin diren aldaketak ikusi genituen eta bere antolaketa eta funtzionamendua erakutsi ziguten.

Hemendik aurrera  liburuak hartu ahal izango ditugu etxera eramateko eta liburutegira joan gaitezke interesatzen zaizkigun liburuak irakurtzera edo kontsultatzera. Irakurketaz giro atseginean gozatzeko aukera izango dugu. Ze ondo!!!


lunes, 30 de septiembre de 2024

MATRAKA MA NON TROPO ANTZEZLANA

Ostiralean, hilak 27, auzoko jaiak zirela eta, MATRAKA MA NON TROPO ikuskizuna ikustera joan ginen.

Ekitaldia Artxandape ikastolan izan zen eguraldi txarragatik. Oso polita izan zen eta oso ondo pasatu genuen, gainera, amaitzean, euririk egiten ez zuenez, Uzturre plazako zabuetara joan ginen jolastera.

Egun ederra astea bukatzeko!

miércoles, 25 de septiembre de 2024

2024/25 IKASTURTEA MARTXAN

Gaur, irailak 25, 1. zikloko ikasleak Etxebarria parkera joan gara ikasturte berriari ongi etorria ematera.

Aurten ere erronka, esperientzia, irteera eta jarduera asko ditugu aurrean, eta hemen izango duzue ikusteko eta gurekin egoteko aukera.

ONGI ETORRI!

 

miércoles, 19 de junio de 2024

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA

 2023 / 24 ikasturtea agurtzeko 1. zikloko ikasle guztiok Guggemheimeko zabuetara joan gara. Han izozki bat hartu dugu eta gure lagunekin jolasten ibili gara. Oso ondo pasatu dugu elkarrekin!

Orain, hainbeste gauza ikasi eta egin eta gero, udaz gozatzea tokatzen da. OSO ONDO PASA OPORRETAN  ETA ...IRAILERA ARTE!



!

jueves, 30 de mayo de 2024

EL KARPINERA JOAN GARA!!!

 Maiatzaren 30 ean El Karpinera joan gara eguna pasatzera. Irteera honekin gure proiektu berriari hasiera eman diogu:ANIMALIAK

 Han ikusi eta ikasi dugu nola zaintzen eta laguntzen dituzten animalia asko esperientzia txar bat izan  ondoren (hartzak, indioilarrak, hontzak, katemotzak...)

Narrasti batzuk ere ikusi ditugu eta bukatzeko dinosaurioak eta haien aztarna!!!

 Nahiz eta eguna euritsua izan, ondo portatu da gurekin eta bisita egin dugun bitartean sirimiri besterik ez dugu izan. Gu, gure partetik oso ondo pasatu dugu eta itzultzeko gogoz itzuli gara!






sábado, 25 de mayo de 2024

STEAM ASTEA

Aste honetan (maiatzak 20 -24), urtero bezala, STEAM ASTEA ospatu dugu gure eskolan. Ekintza desberdin asko egin ditugu: eraikinak, itsakoko banderak aztertu eta gure izena egin, katiluak pintatu, geologia munduan sartu, oreka fisika munduan aztertu, esperimentuak beste gelako lagunekin ... Arenaleko Zientzia Azokara ere joan gara non hainbat institututako ikasleek haien proiektuak azaldu dizkiguten. 

Oso aste berezia eta interesgarria izan da eta asko ikasteaz aparte oso ondo pasatu dugu.

Mila esker posible egin duten pertsona guztiei, batez ere familiei, gure eskolara etortzeagatik eta hain tarte atsegina gurekin partekatzeagatik.
















sábado, 23 de marzo de 2024

EUSKAL ASTEA

 Aste honetan Euskal Astea ospatu dugu gure eskolan eta ekintza asko egin dugu, hala nola herri kirolak, korrika, mago ikuskizuna, zunba, hitzaldiak, tailerrak... Primeran pasatu dugu!

Mila esker ekintza hauek aurrera eramateko parte hartu duten familiei, irakasleei eta zuzendaritza taldeari.

Orain, oporretaz gozatu eta bueltan ikusiko gara!






 

lunes, 18 de marzo de 2024

KORRIKA TXIKI

Martxoaren 15 ean, ostirala, Tiboli eskolak, inguruko beste eskola batzuekin batera, Etxebarria parkean korrika txikia egin genuen.

Tibolina ere gurekin etorri zen, eta 6. mailako ikasle batekin eskola osoaren izenean lekukoa eraman zuen.

Beste guztiok haien atzetik joaten ginen korrika gure eskolaz eta hizkuntzaz harro.

HARRO, HERRI, KORRIKA! 









jueves, 14 de marzo de 2024

TIBOLI ESKOLAKO LORATEGIA

1.zikloko ikasleak LANDAREAK proiektuan murgilduta jarraitzen dugu eta aste honetan gure lorategia eraiki dugu.

Hasiera batean, plastikozko botilak birziklatuz prestatu ditugu loreontziak. Gero, nartzisoak, tulipak,  zintak,  lehoi hortzak... landatu ditugu, baita indabak, dilistak eta kipulak ere!

Orain gure ardura izango da horiek zaintzea udaberrian Tiboli eskola lorez eta landarez bete dadin!!!


                                                      




domingo, 10 de marzo de 2024

MARTXOAK 8


Tiboli eskolan Martxoak 8 ospatu genuen. Aurten komunen erabilera izan zen gaia eta guztion artean GURE DEKALOGOA egin genuen eta txoko morean jarri genuen.




CASILDA ITURRIZAR PARKEA



 Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak LANDAREAK proiektua lantzen ari gara eta haien mundua hobeto ezagutzeko ostegunean, hilak 7, Casilda Iturrizar parkera joan ginen.

Han, zuhaitzak, batzuk fruituekin, beste batzuk loreekin, zuhaixkak, belarrak, loreak...ikusi genituen eta gero gehien gustatu zitzaizkigunak marraztu genituen klasean aztertzeko. 

Lan ederra benetan!!!






sábado, 10 de febrero de 2024

INAUTERIAK !!!


 Otsailaren 9an inauteriak ospatu genituen Tiboli eskolan.

Aurten " Garai ezberdinetako janzkera Historian zehar " izan zen gaia eta horregatik erromatar, egiptoar, printzesa, zaldun , hippy ... asko etorri ziren eskolara. Ikusteko mozorroak!!!

Iaz bezala kalejira egin eta Moraza plazan dantza erakusketa egin genuen. Familiak inauteriez gozatzera gonbidatuta zeudenez oso ondo pasatu genuen guztiok elkarrekin.

Amaitzean eskolara bueltatu ginen, txokolate gozoa hartu eta festarekin jarraitu genuen dantzan eta jolasean. Egun ederra !!!